Kkkkk

Páginas: 6 (1387 palabras) Publicado: 19 de octubre de 2012
Aitzinsolasa


Gure artean onomastika lanak urriak izan direla ezin erran daiteke, anitz baitira eta aspaldidanikoak arlo honetan egin diren saioak, baina gehienbat toponimia aztertu da, ez hainbeste antroponimia, eta hau landu denean batez ere ponte izenak eta deiturak hartu dira ikergaitzat.


Jakina, onomastikan sail guztiak elkarrekin hertsiki loturik daude: lehen ponte izenakzirenak orain deiturak dira (Andres, Jimeno, Maiora, Ojer, Oneka…) edo toponimoen (Gartziarana, Ilurdotz, Paternain, Petiriberro…) eta oikonimoen (Arrosakoa, Beñatenea, Bettinea, Ferranenea, Lopekoa, Lutzikoa, Mariestebanbaita, Martzelinorenea…) osagaitzat aurkitzen ditugu. Etxe izenak eta hauetan oinarritutako izengoitiak, bestalde, maizkara deitura bilakatu dira (Arotzarena, Bartzelona, Dorai,Etxeberria eta Etxeberri, Jauregizar, Karlosena, Mitxelena, Paris, Petrirena eta Petri, Salaberria eta Salaberri…) eta orobat toponimoak (Abartzuza, Arizkun, Azpeitia, Elizondo, Erbiti, Ezkurra, Legasa…). XVI-XVII mendeetan, gainera, ohikoa da toponimoak pertsona izentzat kausitzea, emazteki izentzat batez ere (Mariarano, Mariabaztan, Mariamendaro, Mariasunbil, Mariezkurra…), eta azken urteotanjokabide hau franko hedatu dela erran dezakegu (Bianditz, Irati, Saioa), ardura Andre Mariaren santutegien eta baselizen izenek izan duten arrakastagatik (Aitziber, Arantzazu, Belate, Estibaliz, Idoia, Oskia, Muskilda, Uxue, e.a.).


Beraz, onomastikaren barreneko sail guztiak loturik daude, gure hizkuntzan eta besteetan, eta sail horietako bat lantzen denean besteak ere ukitzen dira hein handiedo txikian. Errate baterako, Mitxelenak Apellidos Vascos lan bikainean deiturak hartu zituen aztergaitzat, baina toponimia lanetarako ere ezin baztertuzko tresna eskuetaratu zigun, eta hipokoristiko edo izen ttipi batzuk ere ukitu eta aztertu zituen. Bestalde, toponimia lantzean argitzen diren puntuak eta jasotzen diren datuak, historikoak eta egungoak, hagitz baliagarri izaten zaizkigu deiturenikerketarako, erran bezala toki izen franko deitura bilakatu direlako. Era berean, hemen emanen ditudan datuak, aztertuko ditudan izenak eta jaulkiko ditudan hipotesiak lagungarri izanen zaizkio, hala espero dut behintzat, toponimia, oikonimia edo antroponimiaren beste sailen bat gainetik ikusi edo sakonki ikertu nahi duenari.


Nolanahi ere, eta erran gisa sail guztien arteko harremanakugari eta estuak izanagatik, bakoitzak bere nortasuna du, eta ikertzaileak aldian horietako batean sakontzea erabaki dezake, metodologikoki egoki iruditzen bazaio. Hau da, lan batean oikonimia azter dezake, hurrengoan herri edo eskualde bateko toponimia eta hirugarrenean herri bateko edo garai bateko deiturak, adibidez. Hau bistako kontua dela uste dut, eta ez da zertan azalpenak ematen hasi.Jokatu ere, gainera, horrela jokatu ohi da gehienetan.


Hipokoristiko edo izen ttipietara itzuliz, erran dezaket saio zabalik ez zaiela eskaini gurean; beste sailen batean sakontzean ikusi dira, iragaitzaz bezala, nahiz badiren datuak jaso dituzten lan batzuk, eta jaso ez ezik aztertu ere egin dituztenak: Del Valle Lertsundiren bi artikuluak, Leo Spitzer-ena, Mitxelenaren ohar batzuk,Irigoienen artikulu eta liburu atal zenbait, Knörren txosten bat eta Salaberriren artikuluxka nabarmendu daitezke horien artean (ikus bibliografia), baina bururen buruko lanik ez dut ezagutzen eta uste dut horrelakorik ez dagoela, arrunt oker ez banabil.


Lan honetan dokumentazioan han-hemen agertzen diren datuak biltzen ahalegindu naiz eta ikertzaileek honetaz edo hartaz erran dituztenak jasotzen.Liburua buru-buztan, hasi eta buka irakurtzeko adorea eta kuraia duenak ikusten ahalko duen moduan, hipokoristiko anitz agertzen dira hemen, aurkitu ditudan ale desberdin guztiak. Alabaina, segur naiz badirela oraino franko, niri itzuri zaizkidanak. Geroko lanak azaleratu beharko ditu, beraz, orain gaitzerupean estalirik gelditu diren horiek.


Hipokoristikoen azterketa zergatik den...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • kkkkk
  • kkkkk
  • kkkkk
  • kkkkk
  • Kkkkk
  • kkkkk
  • kkkkk
  • kkkkk

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS